Egiaztatu gure metodoaren abantailak

Ezagutu bai&by.

Ezagutu gaitzazu

Ezagutu gaitzazu

bai&by 1991.urtean sortu zen proiektua da eta Fundazioa da 2007tik. Adimen artifizialdun software heziketa multimedian aitzindaria da. Ondorengo ekimenen ikerketan eta garapenean aurrelaria izan da:

  • Eureka E! 2499 Tele Expert
  • Eureka E! 2894 EMTR
  • e-Agents
  • c-Extractor

Garapen hauek Europako proiektuen eta Industria Ministerioaren diru-laguntza jaso dute.

8 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+G+Bn, 2006an eta 2008an Eureka Lynx Award sarietarako proposatua izan da. DDK System sistema aditua, Internet Sharp Technology teknologia eta Ezagutzaren Sistema Infografikoa garatu du.

Une honetan, LangMind egitasmoa garatzen ari gara DDK Linguistics teknologia sortzeko eta ikas-prozesua dinamikoago eta eraginkorrago bihurtzeko. Proiektuan zentro teknologiko biren elkarlana dugu: BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) eta Elhuyar. Egitasmo honetan Adimen Artifiziala, Neurolinguistika, etiketatu metalinguistikoa, LipSync eta 3D avatar teknologiak erabiliko dira.

37.000 ikasle baino gehiagoren bermea daukagu

Haiek beraien esperientzia kontatuko dizute. Badakizu matrikulatutako % 45ek, lagunen erreferentziengatik ikasten duela?

Academia inglés euskera baiby

6 zentro dauzkagu prest zuretzat

Hizkuntzen ikaskuntzarako teknologiarik berritzaileenez hornitutako zentroak.

900 enpresa baino gehiagok gugan konfidantza daukate

BBVA, OSATEK, IBERDROLA, IVAP, EITB, CIC BIOGUNE, LANTIK, EJIE, KUTXABANK, METRO BILBAO, BASKONIA, VOITH, IKA4 AZTERLAN, ARABAKO KIROL FEDERAZIOAK, FUNDACION MUSEO BELLAS ARTES de BILBO, PALACIO EUSKALDUNA, BIZKAIA TALENT, CIE AUTOMOTIVE, IZENPE, SIBELCO, INDUSTRIAS GH, JMA, PASAIAKO PORTUA, SASEMAR, GE ENERGY, MUNKSJÖ, GRUPO CAMPEZO, RODAMIENTOS EDER, METAGRA, INDUSTRIAS LANDU, FAGOR ARRASATE, FAGOR AUTOMATION, IKERLAN, BOLSA de BILBAO, ATHLETIC CLUB…

Hau da gure ikasleek guri buruz diotena

Estibalitz de la Cal Arza. Euskara.

1. Zergatik erabaki zenuen bai&by-rekin ikastea?

Euskara ikasi nahi nuelako eta ez neukanez ia-ia astirik, aukerarik onena iruditu zitzaidan, izan ere, neure burua antolatu dezaket. Horrez gain, lagun batek animatu ninduen bera oso pozik baitzegoen sistema honekin.

2. Zeintzuk uste duzu direla bai&by-ren abantailarik handienak?

Niretzat abantailarik handiena da nik neuk erabaki dudala noiz eta non ikasi. Betebeharra bakarra da 3 ordu astero sartzea programarekin, egia esan, hasieran oso erraza zirudien, baina zenbat eta urratsa altuagoa izan, orduan eta zailagoa da, beraz, nahiz eta ordu gutxi irudi, ahalegin handia egin behar da.

3. Zure helburua bete da? Aurrerakuntzarik ikusi duzu?

Bai, noski. Nire hasierako helburua euskara ikastea zen, bakarrik hori, ez titulurik lortzea, baizik eta nire mundua, euskara mundua bihurtzea. Oso zaila da helburu hori betetzea. Hala ere, euskara munduan sartzean gero eta gehiago sakondu nahi dut, beraz, suposatzen dut bide onean nabilela. Gainera, tituluak ateratzen ari naiz.

Mi mayor laguna está en perder el miedo a hablar.

4. Zure lagunei bai&by gomendatuko zenieke?

Bai, ni lagun baten bitartez etorri nintzen, eta nik gauza bera egin nuen beste lagun batekin. Gauza txarrena da hasieran diru pilo bat ordaindu behar dela eta uste dut horrek atzera eragin du jendea.

Saioa Elejalde Ayastuy. Ingelesa.

1. Zergatik erabaki zenuen bai&by-rekin ikastea?

Ihaz lankide batzuk bai&by-rekin hasi ziren eta pozik ikusi nituen, beraz aurten kurtsoa hasi zenean nik ere apuntatzea erabaki nuen.

2. Zeintzuk uste duzu direla bai&by-ren abantailarik handienak?

Zu organizatzen zara eta programa oso entretenigarria da. Konturatu gabe egiten duzu lan, gainera jarraipen handia egiten dizute.

3. Zure helburua bete da? Aurrerakuntzarik ikusi duzu?

Bai, Azkeneko urteotan ez dut ingelesa ikasi eta berriz kontaktuan jartzea eta errefreskatzea izan da nire helburua.

4. Zure lagunei bai&by gomendatuko zenieke?

Bai, dudarik gabe.

Unai Tercero Holgado. Euskara.

1. Zergatik erabaki zenuen bai&by-rekin ikastea?

Gainerako euskaltegietan ordutegi trinkoak zeuden eta bai&by-en, berriz, ordutegia nire beharren arabera antolatu nezakeelako.

2. Zeintzuk uste duzu direla bai&by-ren abantailarik handienak?

Nire ustez anbatailarik handienak etxetik ikasteko aukera eta ordutegi libreak dira.

3. Zure helburua bete da? Aurrerakuntzarik ikusi duzu?

Helburua ez da ordaindik bete, baina epe laburrean beteko da.

4. Zure lagunei bai&by gomendatuko zenieke?

Euskera ikasi nahi duen enodori gomendatuko nioke.

Jose Ignacio Risueño Serrano. Euskara.

1. Zergatik erabaki zenuen bai&by-rekin ikastea?

Nire kasuan (lana eta familiarekin) sistema hau ikastea baimentzen ninduena aukera bakarra zen, eta, nire kasuan gutxienez, benetan ondo etorri zait.

2. Zeintzuk uste duzu direla bai&by-ren abantailarik handienak?

Argi dago, sistema honekin nahi duzun (edo ahal duzun) momentuan ikas dezakezu. Gainera, oso ondo aprobetxatzen duzun ikasketa-denbora eta erraz ezagutzen dituzu aurrerapenak.

3. Zure helburua bete da? Aurrerakuntzarik ikusi duzu?

Ia-ia hasieratik hasi nintzen, eta, lan gogorrarekin eta tutoreen laguntzarekin, nahiko ikasi dut. Gainera, bi azterketa ofizialak gainditu ditut. Orain ez dut gustatuko litzaidakeen moduan hitz egiten dut, baina aurrerapenak bistan daude.

4. Zure lagunei bai&by gomendatuko zenieke?

Bai, hala egin dut, oso sistema gomendagarria irudizen zait eta: ez dago ordutegirik baina bai daudela aurrerapenak eta.

Mikel Muñoa Arrigain. Ingelesa.

1. Zergatik erabaki zenuen bai&by-rekin ikastea?

Nere lanerako behar nuelako.

2. Zeintzuk uste duzu direla bai&by-ren abantailarik handienak?

Bakoitzak bere ordutegia jartzeko aukera. Errepikapen eta hizkuntza lantzearen metodologia.

3. Zure helburua bete da? Aurrerakuntzarik ikusi duzu?

Oraingoz bete da. Aurrerakuntzarik ikusi dut eta erosoagoa sentitzen naiz.

4. Zure lagunei bai&by gomendatuko zenieke?

Bai. Urte asko eman ditut ingelesa ikasten erdi maila gainditu ezinikan, eta orain lortzen ari naiz. Niretzat sistema ona da eta gomendatuko nieke.

Paz Rodríguez Pareja. Euskara.

1. Zergatik erabaki zenuen bai&by-rekin ikastea?

Nire lana dela eta bidaia asko egin behar ditut, horrexegatik ezin dut egunero ikasi, eta zentro honetan bai ordutegia bai ikasketaren erritmoa oso malguak dira.

2. Zeintzuk uste duzu direla bai&by-ren abantailarik handienak?

La tecnología DDK System y la gente que trabaja en la empresa.

3. Zure helburua bete da? Aurrerakuntzarik ikusi duzu?
  • Mintza-eskolako ordutegia oso zabala da, larunbatetan ere ikasteko aukera dago.
  • Edozein lekutan ikas dezakezu, programa ordenagailuan instalatu baino ez duzu egin behar. Zuk aukeratzen duzu ordutegia eta lekua.
  • Zerbitzu informatikoa dago eta kalitate handikoa gainera.
  • Mintzamena lantzeko taldeak oso txikiak izaten dira.
4. Zure lagunei bai&by gomendatuko zenieke?

Bai, behin baino gehiagotan egin dut. Egia esan, ahalegin ekonomikoa egin behar da, diru asko delako, baina aukera badago merezi du. Kalitatea eta prezioa alderatzen baditugu, nire iritziz, nahiko parekatuta daude.